Mikel Goenaga Astigarragako parrokoa asteazkenean hil zen, gaixotasun baten ondorioz. Herriko apaiza izateaz gain, herrian egindako ekarpenagatik izan da ezaguna eta maitatua, Goenaga.
Beharra izan dutenen ondoan egon zen Astigarragara iritsi zenetik, eta gehien bat ezaguna izan zen Ergobia eta Hernani arteko errumaniar kanpamentuan egindako lanagatik.
Horrez gain, Martuteneko eta Langraitzeko kartzeletan presoekin egindako lana ere nabarmentzekoa izan da.