Andoni Gartzia zinegotzia, Udalbiltzako gobernu kide

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 24a, 01:00

Udalbiltzak Nazio Batzarra egin zuen larunbatean Ata­rrabion. Nazio Gobernu be­rria aukeratu zuten bertan, eta lehendakari Hernaniko al­kate den Luis Intxauspe au­keratu zuten; alde 119 boto jaso zituen; eta txuri bat. Intxauspek azaldu zuenez, datozen egu­netan Euskal Herriko ins­tituzio ezber­di­netako kideekin jarriko da harremanetan, el­karlane­ra­ko eta zubiak eraikitzeko as­moarekin.
Intxausperekin batera izendatu zituzten Udal­­­­­bil­tzaren Gobernu Be­rria osa­tuko duten gaine­rako ki­de­ak. Horietako bat da An­doni Gartzia astigartarra; alkate ohia eta egun Udalean EH Bilduko bozeramailea dena. Go­ber­nua osatzen duten gai­nerako kideak dira: Jon Arriola, Jon Andoni del Amo, Mi­kel An­so­tegi, Nekane Gara­goi­gordobil, Iratxe Lopez de Abe­rasturi, Haizea Isasa, Itziar Varela, Unai Lako, Maite Iturre, Aritz Ikobalzeta eta Alaitz Aizpurua.
Udalbiltzako parte dira Euskal Herri osoko 662 uda­letako kideak, zehazki, 1.000 kargu publiko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!