Ezin izan zuen Mundarrok larunbatean, Mariñoren kontra. Partiduak gorabehera asko izan zituen, eta 0-1eko markagailuarekin, Iruneko taldearentzat izan zen partidua.
Lehenengo zatia trakets hasi zuen Mundarrok eta atsedenaldira bitartean, Mariño izan zen nagusi.
Iruneko taldeak 0-1eko abantailarekin hasi zuen bigarren zatia. Astigartarrek egoerari buelta eman, eta joko hobea erakutsi zuten bigarren zatian. Abiadura hobean aritu ziren, eta berdinketa lortzeko zorian izan baziren ere, ez zuten lortu.
Larunbatean Dunboaren kontra jokatuko du Mundarrok. Bisitari gisa ariko da, eta bolada txarrarekin bukatzea izango du helburu.