«Berrantolaketak autobus zerbitzua hobetuko du»

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 6a, 01:00

Astigarraga eta Hernaniko sozialisten ordezkariek pren­tsaurrekoa eman zuten oste­gu­nean, «Lurraldebus eta Gi­puz­koako Foru Aldundiko Mu­gi­kortasun Saila zoriontzeko, baliabideak eta maiztasuna haund­itu dituztelako Lurral­de­buseko lineatan, Donostia Her­nani eta Astigarragarekin lo­tzen dutenetan».

Bizilagunen iritzia kontuan
Mikel Duran eta Ricardo Cres­pok, Astigarragako eta Herna­niko sozialisten bozeramaileak hurrenez hurren, azaldu zuten «neurri berri hauek bizilagunek egindako iradokizunei esker hartu» direla, eta uste dute «Lurraldebuseko li­nea hauen berrantolaketak zerbitzuaren kalitatea hobetuko» duela, bi herrietan.
Azaldu zuten erabaki dela «erabilera haundiko lineak indartzea eta zerbitzuko hiru bidaiari besterik ez zituen linea kentzea. Baina ez da erabaki ekonomikoa; bilatu dena izan da garraio publikoa optimizatzea, erabiltzaileen beharretara egokitzen diren zerbi­tzuak diseinatuta».
Horrela, A3 linea kendu da; «2013ko uztailaren 1ean proba moduan mar­txan jarri zenetik, bidaiako hi­ru erabiltzaile izan ditu. (...) Gainkos­tua zeukan linea zen, 2015ean, 239.756,9 eurokoa, eta irabaziak 20.593,11 eurokoak besterik ez ziren». A1 (Hernani-Astigarraga-Martutene-Donostia) eta A2 (Hernani-Astigarraga-Donostia) lineak, berriz, egunero 17 zerbitzu gehiago eskainiko dituzte.

«Lau urtetan kezkatu ez direnak, orain kexatu»
Mikel Duranek gehitu zuen: «Lau urtetan A3aren okupazio txikiaz kezkatu ez direnak, EH Bildukoak, orain kexatu egiten dira linea kendu delako. 2015e­an A1 eta A2ak 500.000 erabil­tzaile baino gehiago izan zi­tuzten; A3ak, aldiz, 27.000».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!