«Aldundiak A3 linea kenduko du, Udalaren utzikeria aprobetxatuz»

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 30a, 01:00

Eh Bilduk asteazkenean emandako prentsaurrekoan salatu zuen, otsailaren 1eatik aurrera A3 linea kendu egingo duela Aldundiak; hau da, Astiga­rra­ga, Ospitaleak, Miramon, Uni­ber­tsitateak eta Antiguako au­zoa lotzen dituen linea. Pren­tsa­urrean azaldu zutenez, azkenean EH Bilduk esandakoa gertatu da: «otsailaren 1etik aurrera, A3 linea kenduko du Aldundiak, inor kontuan hartu gabe. Beraz, astigartarrok Gipuzkoako ga­rra­io zerbitzuan egingo den aurreneko murrizketa jasango dugu». Azaldu zutenez, EAJ eta PSE-EEren Aldundiak hasieratik izan du A3 linea jomugan: «Mu­gikortasun Diputatuak iraileko Batzar Nagusietako agerraldian hizpide izan zuen A3 linearen de­fizita, eta iraileko Plenoan abi­sua eman genion Udal Gobernuari».
EH Bilduk azaldu zuen baita ere, urrian jakinarazi ziotela Udal Gobernuari A2 linean arazoak zeudela: «Udal Gobernuak ordea, Diputazioarekin adostuta, isilpean, beste arazo bat sorrarazi zuen: A3 lineako 7:25etako autobusa kendu zuen. EAJk eta  PSE-EEk ‘lorpen’ eta ‘zorioneko’ moduan zabaldu zuten lau haizetara erabaki hura».

«Erabiltzaile kopuru eskasa izan zen argudioa»
EH Bilduk azaldu zuen, argudioa erabiltzaile kopurua izan zela: «erabiltzaile kopuru eskasa izan zen argudioa autobus hori kentzeko, gehienez, erabiltzaile bakarra zutela esateraino». Datu horiek berresteko asmotan, EH Bilduk, urriaren 26an, Aldundiko erregistroan datuak  eskatu zituztela azaldu zuen: «hiru hilabeteren ondoren, ez dugu erantzunik jaso. Hemendik, Aldundi berriaren gardentasun eza; jasandako mespretxua ozen salatu nahi dugu». Datuak Batzar Na­gu­sie­tako EH Bilduko ordezkariei esker lortu zituztela azaldu dute: «informazioa eta datuak bestelakoak dira. 07:25etako autobus hori, 08:25etako autobusarekin batera, gehien erabiltzen zen zerbitzua zen. Be­rriz, ere, EAJ eta PSE-EE gezurretan. A2 lineako arazoari soluzioa eman bai, baina beste linea bateko erabiltzaileak kaltetu dituzte. Orduan eman zioten kolpeari esker, azkenean, A3 linea kentzea ahalbidetu dute. Erabateko ‘txapuza’».

Prentsaurrean azaldu zutenez, argi dute A3 linea indartu eta bultzatu beharreko autobus zerbitzua dela: «oso zerbitzu be­rezia egiten duen autobusa da. Astigarraga lotzen du Os­pi­ta­leekin, Miramonekin, Uni­bertsitateekin eta Anti­guako auzoarekin (Ogasuna, Tra­fi­koa, Erregistroa, hondartza...). Gainera, erabiltzaile gu­txi izan arren, kopuruak gora egiten ja­rraitzen zuen azken hilabeteetan. Eta gorakada ho­ri egon arren, zerbitzua ken­tzea erabaki dute. Gainera, ez da komunikazio kan­­­painarik egin he­rrian A3 zer­­bitzua gehiago ezagutarazteko:  ikasleei, langileei, gaixo edo adinekoei... Do­nos­­­tialdeko herri bakarra izan­go da ospitaleekin loturarik izango ez duena. Guztia, Uda­laren erabateko pasibitatea medio».

Mozioa, Udalean
Udalean mozio bat aurkeztuko dutela jakinarazi zuten: «mo­zi­oan eskatuko dugu Uda­lak Di­putazioari eskatzea A3a bere osotasunean berriz ere mar­txan jartzea. Mugi­kor­tasun Ba­tzordea berehala dei­tzea ere eskatuko dugu».

«Sagoardotegietara joateko autobus zerbitzu berria jarri dela prentsan jakin dugu»
Bestalde, azaldu zuten, pren­tsan jakin dutela sagardotegietara dijoazen pertsonentzako autobus zerbitzu berriak jarri direla: «Udala ere, gardentasun ezaren marka guztiak ari da hausten. Eskuartean dugun in­formazioaren arabera, Uda­lak 17.000 euro ordaindu be­harko di­tu zerbitzu gehigarri ho­nen­­gatik: 5.000 Behemen­diri sa­gardotegietara joan-etorria egiteko, eta 12.000 Lurral­de­busi, astelehenetik ostegu­ne­ra, gaueko bi zerbitzu es­kain­­tzea­gatik. EH Bildutik Behemendiri zerbi­tzua ordaintzea begi onez ikusten dugu, baina onartezina iruditzen zaigu Lurral­de­busi 12.000 euro ordaindu be­har izatea, beste aldetik, asti­gar­tarrentzako diren zerbitzuak murrizten diren bitartean».
EH Bilduk dio, argi dagoela EAJren lehentasunekin ez datozela bat: «gure ustez, lehenago dago herriko langile, ikasle eta adinduentzako garraio publikoa babestu eta ahal den neurrian indartzea, sagardotegietara di­joa­zen autobus zerbitzuak martxan jartzea baino».

Proposamena, Santiomendirako
Bestalde, EH Bilduk jakinarazi zuen, Santiomendi eta herria lotuko dituen garraio zerbitzu egonkorra martxan jartzeko proposatuko duela: «kostea 5.000 eurokoa izango da, urte osoan, abuztuan, izan ezik. Eg­u­nean jaisteko eta igotzeko bi­dai bana izango litzateke».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!