‘Heroiak’ gaur, kultur etxean

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 23a, 01:00

Heroiak antzezlana emango dute gaur, kultur etxean. Euskaraz izango da eta ilun­tzeko 20:00etan hasiko da. Joan nahi duenarentzat,  sa­rrerak jada salgai daude: www.astigarraga.eus webgunearen bitartez eskuratu ahal izango dira, baita egunean bertan kultur etxeko atarian ere. Sarreren prezioa 6 eurokoa da.

Hiru gerra-beteranoen ihesaldia, oinarri
Heroiak antzezlana Gerald Sybleyrasen obra originalaren Itzulpena da, Ramon Agirrek egina. Hiru gerlarien bizitza du oinarri: «Hiru gerra-beterano espresuki gerran soldadu aritu direnentzako zahar-egoitza batean daude, bizitzari so. Enrikek errenka egiten du, Gustabok agorafobia du eta Felipek zorabioak izaten ditu sarri, buruan txertatuta geratu zitzaion metraila pusketa baten erruz Gerraren ondorioak. Gure hiru heroiek (harrizko txa­kur baten estatua txiki bat kontatuz gero, lau) zahar egoitzatik ihes egitea erabaki dute. Baina nora? Indotxi­nara? Gertuko herri batetara? Edota haizeak gogor astintzen duen mendi tontorrera?». Azken ho­riek dira an­tzezlanean zehar erantzungo diren galderak.

Txalo Produkzioaken lana
Txalok ekoizutako antzezlana da Heroiak. Ra­mon Agirre, Kandido Uranga  eta Joxe Ra­mon Soroiz aktoreak izango dira Enrike, Gus­tabo eta Feli­pe, antzezlaneko protagonista eta aktore bakarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!