Urtero burutzen den Sahararen aldeko euskal karabana ekimenaren baitan, janari bilketa antolatu du EH Bilduk, Saharako errefuxiatuen kanpalekuetarako. Atzo hasi ziren bilketa egiten, eta ostiralera arte luzatuko da.
Jakiak eta konpresak bilduko dira, batez ere, eta herriko sei denda ari dira parte hartzen: herriko bi Coviranak, Ezpela belar-denda, Alicia fruta-denda, Zubitxo eta Eroski. EH Bilduk herritarrei dei egin die, «euren aletxoa jar dezaten, Saharako kanpamenduan bizi direnek gure babesa eta laguntzatxoa jaso dezaten».