Lizentziak eta ekipazio berria, asteazkenean

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 9a, 01:00

Datorren asteazkenean, hi­lak 13, kiroldegian izango da As­tigarragako Txirrindulari Tal­dea lizentzia federatiboak tra­mitatzeko eta ekipazio be­rria aurkezteko. Interesa du­ten guztiei azaltzeko deia egin diete, 18:00etatik 20:00etara.

Bi lizentzia mota
Zikloturista lizentziak bi motatakoak izan daitezke: autonomikoak edo nazionalak. Biek estaldura bera dute; desberdintasun bakarra da partehartze eremua.
Lizentzia nazionalarekin Espainiako Estatuan zein atzerrian jokatzen diren martxa zikloturistetan eta mendi bizikleta ibilaldietan parte hartzeko aukera dago. Lizentzia autonomikoarekin, berriz, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabakoetan bakarrik hartu daiteke parte.

Klubaren bitartez, edo bakarka
Lizentziak egiteko bi modu dau­de. Batetik, klubaren bidez, www.gtxe.org webgunean dagoen aplikazioaren bitartez. Kasu honetan, lizentzia autonomikoak 115 euro balio ditu, eta nazionalak, 120 euro. 

Bakarkako lizentziak egin nahi izanez gero, berriz, 125 euro eta 130 euro balioko dute hurrenez hurren, eta taldearen bitartez egin beharko dira. Astezkenean azalduko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!