Ekintzaz gainezka dator 2016 urtea ere, Astigarragako Gazte Lekuan. Gaur esaterako, nahien edo desioen zuhaitza osatzeko hitzordua jarri dute. Biharko ere, plan polita dute antolatuta: Donostiara joango dira, txokolatea jatera. Errege bezperan, asteartean, futbolin itxua jokoarekin egingo dute, arratsalde pasa. Lehiaketarik ere, ez da faltako urtarrilean; hilaren 9an esaterako, pintxo lehiaketa antolatu dute. Hilaren 10ean zein da zein jokora jolastuko dute, eta hilaren 23an eta 30ean, pin pon eta futbito txapelketak antolatu dituzte.
Urtarrilaren 16an 2016ko egutegia osatzeko eskulana izango dute; eta 17an zu protagonista ekintza. Sukaldaritza gogoko duenak, hilaren 24an du hitzordua; eta zineaz gozatzen duenak, azken egunean izango du pelikula bat ikusgai. Ohi bezala, astelehenetan itxita egongo da Gazte Lekua; eta hil honetan, baita errege egunean ere. Gainerako egunetan, lagunartean egoteko aukera izango da.