Konstituzio plaza, sagardotegi bihurtuta

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 30a, 01:00


Azken egunetan Donostiako Konstituzio plazatik pasa denak garai bateko sagardotegi bat ikusiko zuen bertan. Izan ere, Gipuzkoako Sagardogileen elkarteak, beste hainbat elkarte eta instituziorekin batera Sagardo Apurua antolatu dute; larunbatean hasi eta atzo bukatu zen, eta ordutik izan dira pintxoak, sagardo probaketak, merkatua... Astigarragako sagardotegiak ere ari dira izaten presentzia; Petritegi eta Lizeagak antolatu zuten esaterako, Sagardo berria Astigarragatik Donostiara alan jaisteko ekitaldia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!