Radio Taxirekin, akordioa

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 28a, 01:00

Astigarragako Udalak Radio Taxirekin akordioa lortu du herriko taxi zerbitzua osa­tzeko. Hori horrela, enpresak erabil­tzai­leen eta bere taxi-gidarien arteko komunika­zioa kudea­tu­ko du. Beraz, Astiga­rra­gako taxilaria lane­an dagoe­nean, Radio Taxiko gidariak izango dira zerbitzu gehigarria eman­go dutenak (gaur egun, Astiga­rragako berezko taxi zerbitzuak langile bakarra dauka). 
Udala pozik dago hitzar­me­narekin: «Hitzarmena oso interesgarria da, batez ere, txotx boladari begira, sagar­dotegiak leporaino beteta daudenean, garraio eskaera areagotu egiten delako».
Udalak gaineratu duenez, sagar­do garaian tarifek ber­din jarraituko dute. Taxien tarifak urriaren 24an onartu ziren Plenoan, beste herri batzuekin adostu eta gero.
Radio Taxiko telefonoa ere zabaldu du Udalak. Honakoa da: 943 400 500. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!