Sailkapenaren buru-buruan gainditu ditu final laurdenak Agin Laburuk, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Nagusian. Bost saioak jokatuta, bertsolari astigartarrak lortu ditu puntu gehien (516), Beñat Gaztelumendirekin berdinduta.
Zarauzko finalaurrekoan Laburu, hilaren 22an
18 bertsolarik egin dute aurrera, txapelketaren finalerdietara, eta hiru saiotan ariko dira, bakoitzean sei. Aurreneko finalerdia, azaroaren 22an jokatuko da, Zarautzen. Hain justu, bertan izango da Laburu bera, eta alboan izango ditu Alaia Martin, Ander Lizarralde, Beñat Iguaran, Jon Martin eta Unai Gaztelumendi. Aritzbatalde kiroldegian izango da, 17:30etan.
Sarrerak interneten daude salgai: bertsosarrerak.eus.