Baratza prest utzi dute ikasleek

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 28a, 01:00

Ikasturte berria aurrera doan honetan, eta baratza proiektuarekin aurrera egin asmoz, orain dela bi aste, Astigarragako Herri Eskolako 4garren mailako ikasleek bixita egin zuten baratzara. Bertan lurra prestatu eta neguari begira, landatu beharrekoak aurreikusten aritu ziren. Erne erne hortxe ibili ziren, irakasleekin batera behaketa lanak egiten. Ea nolako uzta jasotzen duten ondoren 3garren mailakoek! 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!