Parketarrak ekimena berriz martxan, euskera erabiliz jolasean aritzeko

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 3a, 02:00

Parketarrak ekimena berriz bueltan da urriarekin batera. Guraso Elkarteak antolatutako ekimena da, euskera kalean eta parkean gehiago erabiltzeko asmoz. Horretarako, haur eta gurasoentzako jolasak izaten dira. Egitasmoa zuzenduta dago 2-5 urteko haurrak dituzten familiei eta 6-9 urteko umeei. 17:00etan jarri dute hi­tzordua ikastolako patioan.
Horrez gain, ipuin kontaketa ere izango da ostegunean.

Antzerkia, zinea, pailazoak...
Antzerkiak eta zineak ere izango dute tartea hilabete honetan. De cuerpo presente antzezlana eskainiko dute urriaren 24an eta zineari dagokionez, umeentzako Cristobal Molon izango da urriaren 17an eta Jon Garañoren Loreak pelikula, urriaren 27an.
Pailazoak ere gerturatuko dira Astigarragara azaroaren 1ean.

Tailerrak, ikastaroak...
Esperientzia eskola urriaren 13an hasiko da eta kultur etxeko ikastaroak aste honetan hasi dira. Sagardoetxeak ere antolatu du tailerra: Hip hip urri!

URRIKO KULTUR AGENDA

Urriak 5 eta 14 KZgunea. Dinamizatzailea egongo da, 16:00etatik 20:00etara.
Urriak 6 Emakunderen autobusa. Joseba Barandiaran plazan egongo da. Besteak beste, ‘Indarkeria sexistaren aurkako matazak’ bideoa eskainiko dute bertan, egun osoan zehar.
Urriak 7 eta 14 Zabu, Zibu eta Txirrintxon parketarrak: haur eta gurasoentzako jolasak. Ikastolako atarian, 17:00etan.
Urriak 8 Ipuin lotsatiak: ipuin kontaketa, Odei Arregiren eskutik. 3-7 urte bitarteko haurrentzat. Kultur etxeko aretoan, 18:00etan.
Urriak 16 Argazki erakusketa: XV. Sagar Uztako argazki rallyko irudiak. Sariak banatuko dira 19:00etan. Argazkiak ikusgai Sagardoetxean, azaroak 1 arte: asteartetik larunbatera, 11:00-13:30 eta 16:00-19:30; igandean 11:00-13:30.
Urriak 17 Cristobal Molon. Zinea, euskeraz. Zuzendariak: Iñigo Berasategi eta Aitor Arregi. Kultur etxean, 17:00etan. Sarrera: 2 euro.
Urriak 19-25 Zipotza elkartearen 30garren urteurrena. Hainbat ekitaldi antolatuko dituzte, astean zehar.
Urriak 24 De cuerpo presente (una comedia de muerte). Antzerkia,
gazteleraz. Antzezleak: Gorka Aginagalde, Gurutze Beitia, Galder Perez, Mari Cruz Melgosa eta Ylenia Baglietto. Kultur etxean, 20:00etan. Sarrera: 6 euro.
Urriak 26 Vida de familia, Akhil Sharma. Literatur solasaldia, gaztelaniaz, Jorge Carrerok zuzenduta. Liburutegian, 19:30etan.
Urriak 27 Loreak. Zine foruma. Antolatzailea: Harituz. Kultur etxean, 18:00etan. Doan.
Azaroak 1 Tomaxen eta Muxugorriren abenturak: Festara. Pailazoak, 4 urtetik gorako haurrentzat. Kultur etxean, 17:30etan. Sarrera: 2,5 euro.

TAILERRAK
Urriak 13 Esperientzia eskola. Urriaren 13an hasiko da, kultur etxean, 16:00etatik 18:00etara. Harituz
elkarteak antolatuta. Aurreneko bi saioetako gaia: Gudu santua,
gazteleraz. Doan.
Urriak 3, 4, 10, 11, 17, 18, 24, 25 eta 31 Hip hip urri! Izan sagardogile egun batez! Sagardoetxean. Sagar
muztioa egiteko tailerra familientzat. Izene­ma­tea: 943 55 05 75 / info@sagardoetxea.com.

IKASTAROAK
Kultur etxeko ikastaroak. Urrian hasiko dira: risoterapia (astelehena, 19:30), aretoko dantza (astelehena, 20:00), yoga (asteartea 09:30, eta osteguna 19:00), mosaikoa (asteartea, 10:00), zura tailatzea (asteazkena, 14:30 edo 17:30), ebaki eta josi (ostirala, 18:00), eta argazkigintza (ostirala, 18:30). Izenematea: kultur etxean edo
943 33 50 64.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!