Kizkia Taldeak sagardo lehiaketa antolatu du eta iritsi da azken egunera. Gaur jokatuko da txapelketaren finala eta sei sagardotegi onenak izango dira lehian. 14:00etatik aurrera izango da Astigarragako Gure Izarra elkartean, bazkari eder baten bueltan.
Hiru sailkapen egun izan dira hilabete honetan zehar eta azkenean, seik bakarrik lortu dute finalerako pasea. Iaz, Astigarragako sagardoa nagusitu zen. Lizeagak irabazi zuen eta atzetik geratu ziren Rezola eta Petritegi.
Aurtengo txapelketan honako hogei sagardotegik hartu dute parte: Hernanitik Itxasburu, Olaizola; Adunatik Zabala; Usurbiletik Urdaira; Oiartzunetik Baleio eta Ordozelai; Urnietatik Eula eta Oialume; Andoainetik Gaztañaga; Aiatik Izeta; Astigarragatik Lizeaga, Petritegi, Irigoien, Rezola, Oiarbide; Donostiatik Astiazaran, Barkaiztegi; Zerainetik Oiharte; Lasarte-Oriatik Otegi; eta Lizartzatik Goikoetxea. Horietako bat izango da beraz, txapelduna.