Orain hilabete inguru hasi zituzten lanak, Haurreskolarentzat hartu duen lokal berria egokitzeko. Urrirako bukatzea aurreikusten dute, matrikulazio epea zabaltzeko. Horrela, plaza gehiago eskaini ahal izango dituzte, urtero ume asko gelditzen baitira tokirik gabe. Bigarren lokal honekin konpondu nahi dute arazoa.
Astigarragako Udalak jakinarazi du, obrari «lehentasuna eman eta azkartu» egin dutela, baina beti egoten direla atzerapenak: «hortaz, oraindik ez dakigu posible izango den matrikulazio epe berria urrian irekitzea. Gure asmoa, behintzat, zerbitzua ahalik eta azkarren ematea da», azaldu dute.