Hauteskundeetarako zerrenda eta herri programa onartu ditu EH Bilduk

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 8a, 02:00

Hamazazpi kidek osatzen dute Astigarragako EH Bildu­ko hautagai zerrenda, dato­rren maiatzeko hauteskun­de­e­tarako. Lehengo asteartean onartu zituen batzarrak, aho batez, bi gaiak: hautagai zerrenda, eta herri programa.
Orain, apirilean zehar, herriko eragileekin elkartuko da EH Bildu, herri programa aurkezteko.

Aurkezpenak, hil honetan zehar
Egungo Alkate eta datozen hauteskundeetarako alka­te­gaiak, Andoni Gartziak, aur­keztu zituen, asteartean, herri programaren ildo nagusiak. Ondoren, batzarrak bozkatu eta onartu egin zuen aho batez.
Orain, apirilean zehar, herriko eragileekin eta herri­tarrekin partekatzeko asmoa azaldu zuen, «elkartrukerako espazioak eta aukerak uztar­tzeko, programa bezalako lan tresnari ahalik eta zuku gehien atera ahal izateko».

Hiru mahai inguru egingo dira hilaren 14, 21 eta 28an, herri programako hainbat gai lantzeko. Besteak beste, tokiko monetaz eta Astigarraga 2030 ekimenaren inguruan ariko dira.

Hiru mahai-inguru
Horrekin lotuta, hainbat mahai-inguru antolatu dituz­te, EH Bilgunean (Pelo­tari kalea, 6), herri programako gai konkretu batzuen inguruan aritzeko.
Apirilaren 14an tokiko monetari buruz ariko dira; apirilaren 21ean Astigarraga 20130 ekimenaren inguruan; eta apirilaren 28an, oraindik zehazteke dagoen gai baten inguruan. Guztiak 19:30etan hasiko dira.

Hauteskundeetarako zerrendan, 17 kide
Herri programa aurkeztu eta onartzeaz gain, hauteskunde­etarako zerrenda ere onartu zuten lehengo asteartean.
Guztira, 17 astigartarrek osatzen dute EH Bilduko zerrenda. Andoni Gartzia, egungo alkatea, zerrenda­burua da, berriro ere. Era berean, egungo 6 zinegotziak ere zerrendan daude, baina beste 10 hautagaiak berriak dira. Hain zuzen, zerrendara gehitu dira: Ander Goikoetxea, Ainara Vazquez, Iker Goñi, Tere Bernal, Mari Mena, Xabier Muxika, Jose Angel Tamés, Mikel Martín, Begoña Arbelaiz eta Jon Goiburu.
Hil honetan zehar Astigarragako eragile ezber­dinekin biltzeko asmoa erakutsi du EH Bilduk, eta apirila bukatzerako herri programaren eta zerredaren aurkezpen publikoa egingo da. Informazio gehiagorako: astigarraga.ehbildu.eus.

HAUTAGAIEN ZERRENDA
1. Andoni Gartzia: alkategaia.
2. Ione Olaziregi.
3. Ander Goikoetxea.
4. Ainara Vazquez.
5. Iker Goñi.
6. Tere Bernal.
7. Raul Redín.
8. Mari Mena.
9. Xabier Muxika.
10. Isa Otero.
11. Jose Angel Tamés.
12. Maite Olaziregi.
13. Mikel Martín.

ORDEZKOAK
14. Begoña Arbelaiz.
15. Jon Goiburu.
16. Berta Arozena.
17. Agin Laburu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!