Haurrentzako zinea izango da gaur kultur etxean. Bram Barrabas pelikula botako dute, 17:00etan. Bram izeneko mutikoa da protagonista. Lehenengo mailan hasiko da eta Fish izeneko irakasle berria izango du. Bram imajinazio haundiko mutikoa da eta zaila egingo zaio Fishen klaseak jarraitzea. Sarrerak ordubete lehenago egongo dira salgai, 2 euroan.