Irun, Beasain, Bergara eta Zarautzen, lasterketak

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 25a, 02:00

Infantilek Irungo Sari Nagusia izango dute jokoan gaur, 16:30etan. Kadeteak berriz, Beasaingo Usurbe Sarian (50 km) hartuko dute parte bihar, 16:00etatik aurrera, eta juniorrak Bergaran ariko dira gaur, 16:00etan, Labegaraietako Sarian (77 km) eta bihar Zarautzen, 10:00etan, Udaberri Sarian (84 km).
Bestalde, aurreko asteburuan ere hartu zuten parte Astigarragako txirrindulariek, lasterketetan. Gorka Urkiola juniorra 13garren izan zen Urretxun eta Telmo Semperena infantila 7garren izan zen Donostian. Horrez gain, Fullgas taldea bigarren geratu zen Zumaian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!