Oihal erraldoi bat osatuko dute Astigarragan, datorren larunbatean, «Euskal Herriaren etorkizuna ehuntzeko bideari hasiera emateko». Edonork hartu dezake parte, bere oihal zatia erantsita, astigartarren oihal erraldoiari. Joseba Barandiaran plazan izango da, 12:00etatik aurrera, Gure Esku Dagok antolatuta.
Txartelak, euro batean
Horretarako, oihal puska bat erosi behar da. Txartelak salgai daude, euro batean, Zipotza, Ekaitz, Ikatza, Bukoi eta Astiarra tabernetan, kiroldegian, eta Isa eta Mamen janaridendetan. Larunbatean banatuko dituzte oihal zatiak, eta norberak apainduko du berea, nahi bezala: margoak, tenperak...