Kaizoku Yutax lehian, ostiraletik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 15a, 02:00

Txapelketa Autonomikoan izango da Kaizoku Yutax dardo taldea, ostiraletik igandera, Salamancan. Bikoteka jokatuko dute txapelketa, baina banaka aritzeko aukera ere izango da, eta horretan ere probatuko dute taldeko kideek. Ezingo dute denek joan, ordea, lana tarteko, eta lau kide izango dira: Iker Palazon eta Iker Vadillo, bikote bat osatuz, eta Mikel Selegante eta Arkaitz Salazar, beste bikotea osatuz. Salamancara joan aurretik, Gipuzkoako Ligako beste partida bat izango dute, bihar bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!