Lurzain kooperatibak bioeraikuntza ikastaroa antolatu du. Astelehenean hasiko da eta izen ematea zabalik dago. Material naturalekin (lastoa, egurra eta buztina) eta berrerabiliekin eraikinak nola egin erakutsiko dute. Astigarragako baratza publikoak egongo diren lekuan egingo dute ikastaroa, hilerri ondoan. Astebeteko edo bi asteko ikastaroa egin liteke: martxoak 30-apirilak 3; apirilak 6-apirilak 10. Prezioak: 400 euro bi asteak; 230 euro aste bat. Lehenbailehen eman behar da izena: lurzain.koop@gmail.com edo 606 503 997.