Hezkuntza tailerren barruan, hitzaldi-tailerra eskainiko du gaur Paco Gascon irakasleak (Bartzelonako Unibertsitatean Bakearen Kulturan diplomatua) eta EDUPAZ bildumaren zuzendariak.
Gatazkaren aurrean nola hezi erakutsiko du eta 10-16 urteko seme-alabak dituzten helduei zuzendua da. Kultur etxean izango da arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, gaztelaniaz.
Heziketarako pausoak
Gatazkaren aurrean nola jokatu jakiteko, pauso batzuk emango ditu Gasconek eta honako gaiak landuko ditu: gatazkaren ikuspuntu positiboa; gatazkaren prozesua, noiz ekin eta nola; jarrerak: jokoa eta eskema; gatazkei aurre egiteko tresnen piramidea; prebentzioa: ezagutzea, konfiantza, komunikazio-elkarrizketa, adostasuna... eta negoziazioa: arauen garrantzia, zigorraren aurrean alternatibak...