Uholdeek kaltetutakoekin bilera, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 11a, 01:00

Otsaileko azken astean izandako uholdeek dezen­te­ko kalteak eragin zituzten Astigarragako hainbat pun­tu­tan, eta Udalak kalte ho­riek aztertu eta herritarren ekarpenak jasotzeko bilera deitu du gaurko; Udalak Arrobitxu­lo­n duen lokalean bilduko dira udal ordezkari eta tekni­kariak herrita­rre­kin, gaur arra­tsal­deko 19:15e­tatik aurrera.
Bereziki, kalteak izan dituzten herritarrei egin diete deia bilerara azaltzeko, baina astigartar guztiei irekia izango da.

Balorazioa osatzeko bilera
Gaurko bileran lau puntu aztertuko dira bereziki: kal­teak zein izan diren; Uda­lak hartutako neurriak era­gin­korrak izan ote diren eta zein hutsune izan diren; alertak zabaltzeko protoko­lo­ak funtzionatu ote duen; eta herritarrek zein balo­razio eginte duten.
Horrekin guztiarekin balorazio orokor bat egitea da helburua.

Kalteak 8 gunetan
Bilera irekia bada ere, bereziki, uholdeek kalteak eragin dizkieten bizilagunak daude bilerara deituta; Ergo­bia­ko­ak, Txalaka ibilbide­koak, Arrobitxulokoak, Do­nos­tia ibilbidekoak, Pelotari kalekoak, Errekatxokoak, Mar­tuteneko bidekoak eta Portutxokoak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!