Txotx garaia dela eta, aldatu egin dute igandeetako errefusa biltzeko ordutegia, apirilaren 5era arte. Normalean baino beranduago jasoko da, erdiguneko hainbat etxe ataritan.
Bihar ere, beranduago
Bihar bertan normalean baino beranduago jasoko da errefusa. Baita ere, otsailaren 22an, martxoaren 8 eta 22an eta apirilaren 5ean.
Igande horietan guztietan, errefusa ez da jasoko goizeko 09:30ak baino lehen. Helburua da txotx garaiak iraun bitartean tartea luzatzea errefusaren kuboak jaisteko.
Erdiguneko etxeei bakarrik eragingo die
Aldaketa honek ez die etxe guztiei eragingo. Erdiguneko hauei bakarrik: Pelotari kalea 5; Tomas Alba kalea 2, 4, 11 eta 13; Lanberri kalea 7; Sagardo plaza 23, 25, 27, 29, 31, 33 eta 33B; Kale nagusia 44, 36 eta 32; eta Apeztegi Plaza 1, 2 eta 3.