«Bospasei partidu irabazi behar ditugu, eta seguru gaude lortuko dugula!»

Kronika - Erredakzioa 2015ko ots. 7a, 01:00

Animorik ez dute falta Mun­darroko jokalariek. Jon Rios jo­kalari eta kapitaina eta Mikel Gartziarena jokalaria seguru daude hasi baino hobeto bukatuko dutela denboraldia.

15 jardunaldiren ondoren, azkenean lortu zenuten garaipena aurreko asteburuan, Muniberen kontra. Indarrak berreskuratu dituzue?
Partidu zaila izan zen, eta garrantzitsua. Penaltiz sartutako golari esker irabazi genu­en. Orain arteko lana oso ondo egin dugu, baina ez dugu emaitzetan ikusi. Hala ere, pozik gaude. Eta orain, emai­tza ona lortuta, datozen partiduak hobeto ikusten ditugu.

Gaur, ordea, Vasconia izango duzue aurrez aurre, 4garren postuan sailkatutako talde indartsua...
Vasconia oso talde ona da. Oso teknikoak dira baloiarekin. Baina guk dena emango dugu, beti bezala. Guztiok adi eta ondo egotea izango da klabea, eta estrategia ona erabil­tzea. Kontzentratuta zelaira­tzen ba­gara, ziur gaude lortuko dugula irabaztea.

Orain arte denboraldia ez da oso txukuna izan Mundarrorentzat. Zergatik?
Orain 3 bat urte irabazten hasi ginen, baina txotx denboraldia iritsi zenean, beherantz hasi ginen. Aurten, berriz, bolada txarrarekin hasi gara. Buelta oso bat egin dugu partidurik irabazi gabe. Uste dugu aurten alderantziz gertatuko dela; gaiz­ki hasi eta ondo bukatu.  Au­rre­denboraldia ere normala izan zen, ez ona eta ez txarra. Partiduak galdu egin ditugu, baina despiste txikiengatik. Aukerak izan ditugu. Kontua da asko kostatzen zaigula golak sartzea; 18 partidutan, 12 gol egin ditugu, oso gutxi. Lasaitasuna behar dugu, baina jende gaztea daukagu...

«Munibera ia 50 afizionatu joan ziren, eta etxean bezala sentitu ginen. Guretzat oso garrantzitsua da jendea partiduak ikustera eta animatzera joatea»

Taldea gaztea izateak eragina du, orduan?
Gehienok 20-21 urte dauzkagu, eta guretzat dena berria izan da aurten; taldea, entrenatzailea... Hala ere, ilusioz eta gogoz ga­bil­tza. Jende asko etortzen da entrenamenduetara, nahiz eta fitxarik ez eduki. Oso giro ona daukagu gure artean. Asteaz­ke­ne­ro merendolak egiten ditugu! Azkenean, arazoa da emai­tzak ez direla etortzen, eta ho­rrek antsietatea sortzen duela. Par­tiduetan, normalean oso on­do hasten gara aurreneko za­ti­an, baina kosta egiten zaigu go­la sartzea. Eta akatsen bat egi­nez gero, eta gola sar­tzen ba­digute, urduri jartzen gara. Ga­inera, dena egin nahi izaten du­gu: erdira sartu, errematatu...

Bertako kantera erabiltzea izan da klubaren apustua. Apustu ona izan al da?
Positiboa izango da. Oraingoz ez da hain ondo atera, baina 2-3 urte barru oso talde ona izango dugu. Herriko jendea, gaztea, kanterakoa hartzea da klubaren apustua.

Vasconia 4garren postuan dago; Lengokoak 10garren; Urnieta 3garren; eta Orio aurrena. Partidu zailak datoz. Taktika bereziren bat
prestatu duzue?

Orioren kontra galdu egin genuen, baina 2 eta 1ekoarekin. Oriok ez zuen ezer berezirik egin. Berdin zaigu zeinen aurka jokatu behar dugun, guk gure lana ondo egin behar dugu, eta kitto. Gainera, normalean ho­beto moldatzen gara goiko postuetan dabiltzanen kontra!

«Dinamika txarrean sartuta geunden, baina taldea orain ondo dago»

Nola ikusten duzue denboraldi bukaera?
Helburua mantentzea da, eta dudarik gabe, lortu egingo du­gu. Pasaia eta Hondarribia, adibidez, etxean jaso behar di­tu­gu oraindik, eta justu-justu dijoaz gure aurretik. Emaitzak etorriko dira. Bospasei partidu irabazi behar ditugu, eta seguru gaude lortuko dugula! Orain arte, dinamika txarrean sartuta geunden, baina taldea orain ondo dago. Asko lesionatuta egon dira, beste batzuk operatu egin dituzte... Konbokatoriak osatzeko nahiko lan izan dugu, baina duela 2 partidu ikusi genuen hobetzen ari garela.

Eta afizioa, zer moduz dabil?
Normalean jende gutxi joaten da, baina joaten direnek dena ematen dute. Munibera ia 50 afizionatu joan ziren, eta etxean bezala sentitu ginen. Guretzat oso garrantzitsua da jendea partiduak ikustera eta animatzera joatea. Klubekoek joan behar lukete, jubenilek eta. Gero beraiek izango dira jokatuko dutenak! Baina uler­tzekoa da: ordutegia ez da ona, zelaia urruti dago... Agian, Udalak bidegorria jartzen badu...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!