Mundarrokoak saiatu ziren, larunbatean, lan txukuna egiten. Baina Cafes Aitona gehiago izan zen; erasoko errebotea menderatu baitzuen partidu osoan zehar. 16 zenbakiak 17 puntu eta 15 errebote inguru hartu zituen, eta Mundarrok ezin izan zion aurre egin; 90-51 galdu zuten.