‘Hor konpon Marianton’, bihar

Kronika - Erredakzioa 2015ko urt. 24a, 01:00

Haurrek kultur etxean dute zita bihar arratsaldean. Hor konpon Marianton saioa es­kainiko dute Oskar Estan­gak eta Hodei Untzuetak, arratsaldeko 17:30etan. Umo­rea, ber­tsoak eta txotxongiloak erabiliko dituzte, teknologia berriek sortzen duten menpekotasunaz aritzeko. Hori­xe da, hain justu, Jon protagonistari gertatuko zaiona, makinen menpean eroriko dela.
Saioak erakutsiko du, makinekin gozatzen jakin behar dugula, baina menpekotasun horretan erortzea saihes­tu behar dugula.

Sarrerak, ordubete lehenago
Saioa ikusteko sarrerak, 16:30etatik aurrera jarriko dira salgai, kultur etxeko lehiatilan, 2 euroan.
Sarrerak internet bidez erosi dituztenak, lehiatilan trukatu beharko dituzte, saioa hasi baino lehen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!