Otsailaren 2an zabalduko da aurrematrikula egiteko epea, Astigarragako Herri Eskolan, eta horri begira, zentroa barrutik ezagutzeko aukera emango diote, interesa duen edonori: ate irekien jardunaldia antolatu dute, astearte honetan, hilak 27. Arratsaldeko 18:00etan izango da.
Aurrematrikula, otsailaren 2tik 13ra
Otsailaren 2an hasiko da aurrematrikulazio epea, eta hilaren 13ra arte egongo da zabalik. 2013an jaiotako haurrentzat da matrikula. 80 haur jaio ziren urte horretan Astigarragan, eta Herri Eskolak 4 gela dauzka beraientzat: 72 plaza guztira.