Musika eta sagardoa, konbinazio ederra!

Kronika - Erredakzioa 2015ko urt. 10a, 01:00

Gozatu ederra hartu zuten errege bezperan Petritegiko Musik&Txotx ekimenean parte hartu zutenek. Bigott eta Kokoshca taldeen esku izan zen musika; eta jana eta edana ez zen faltatu. Aurtengo sagardo berria probatzeaz gain, kalitatezko menua jan zuten, eusko label produktuez osatua: haragia, tortillak, piparrak, txorizoa eta gazta. Errege roskorik ez zuten beharrik izan, gau ederra pasatzeko! 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!