Iban Verdugo eta Sandra Rodrigo izan ziren azkarrenak

Kronika - Erredakzioa 2014ko abe. 31a, 01:00

Eguraldiak ez zuen batere lagundu. Euria etengabe egin zuen, eta hotza eta haizea ere presente izan ziren lasterketa osoan. Hala ere, horrek ez zien euskeraren alde korrika egite­ko gogoa kendu astigar­tarrei eta inguruko bizilagunei. Ume eta heldu ugarik hartu zuten parte Euskaraz bizi nahi dut! eta Inuxente Eguneko laster­ketan. 
Adin ezberdinetako umeek hartu zuten parte: 2-6 urtekoak 11 izan ziren eta 7-12 urtekoak, 23. Gazteetan, 2 lagunek eman zuten izena eta helduekin hartu zuten parte. Hori horrela, nagu­sien lasterketan 55 lagunek hartu zuten parte. 6 kilometro egin behar izan zituzten horiek. Azkarrenak, Iban Verdugo her­na­niarra (22:20) eta Sandra Rodrigo astigartarra (26:50) izan ziren. Gizonezkoetan bigarrena Borja Velez donostiarra izan zen (22:21) eta hirugarrena, Julen Ur­kiola astigartarra (23:35). Ema­kumezkoetan, Paki Lizaso hel­mugaratu zen bigarren (27:40) eta Maria Goya hiruga­rren (28:18); bi hauek ere, astigarta­rrak. Denera, 16 emakumezkok hartu zuten parte helduetan eta 53tik 43, astigartarrak izan ziren.
Udaleko Kirol Sailak eta Mun­darro kirol elkarteak an­to­latu zuen lasterketa eta ardu­ra­dunek eskerrak eman nahi diz­kiete bidegurutzeetan egon­da­ko kideei, Astigarra­gako Txi­rrin­dulari Taldeari eta Ipin­tza, Za­piain, Lizeaga, Petritegi, Mi­na eta Bereziartua sagardo­te­giei sa­gardoa ema­tea­gatik. «Eta nos­­ki, korrika­la­­ri guztiei», gai­ne­ratu dute. Bideoa, youtuben. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!