Opariz beteta iritsiko da gaur Olentzero, Santiomenditik behera

Kronika - Erredakzioa 2014ko abe. 24a, 01:00

Umeek hainbeste itxarondako eguna iritsi da. Gaur jaitsiko da Santiomenditik behera Olen­tze­ro eta gauean zehar opariak banatuko ditu etxez etxe. Aurre­tik, ordea, geldialdia egin­go du herrian. 17:30etan, kiroldegitik abiatuko da eta Joseba Baran­dia­ran plazara joango da hau­rren gutunak jasotzera. Xa­gu­xarrek antolatuta, kalejiran joango dira berarekin eta ani­matzeko dei egin dute.

Preso eta iheslariak, gogoan
Arratsaldeko 16:00etan, preso eta iheslariak gogoan, Olen­tze­roa aterako da Oialumetik. Han­dik, herrirako bidea egin­go dute.

Udaletxea, kultur etxea eta kiroldegia, itxita
Gabonetan, Udal eraikinak itxita egongo dira hainbat egunetan. Udaletxea eta kul­tur etxea itxita egongo dira gaur, bihar, ostirala, aben­du­ak 31 eta urtarrilak 1, 5 eta 6 (kultur etxea irekita egongo da umeen joko aretorako). Kiroldegia, berriz, gaurtik ur­ta­rrilaren 1era eta 6an ere itxi­ta egongo da. Egun horietan, Hernaniko kiroldegia erabil­tze­ko aukera izango da.

Hondakin bilketan, aldaketak
Bihar eta ostiralean, paper eta kartoiari dagokionez, bilketa berezia egingo da. Kontene­do­reak jarriko dira Joseba Ba­ran­diaran plazan eta Arrobi­txu­lon (Udalaren lokal ondo­an). Ordutegia: bihar, 18:00-21:00; eta ostiralean, 07:00-14:00.
Bestalde, atez ateko bulegoak ordutegi berria izango du urtarrilaren 1etik aurrera: astelehen eta asteazkenetan, 09:00-11:00; eta asteazkenetan, 11:00-13:00. Eta abenduaren 30etik aurrera, errefusaren bilketaren 2015eko egutegia banatuko da etxez etxe, kultur agendarekin batera. Errefusa biltzeko lehenengo eguna, urtarrilaren 11 izango da.

Ostiralean sorpresa, Gaztelekuan
Gaztelekuan, egitarau berezia antolatu dute Gabonetarako: gaur eta bihar itxita; ostirala, sorpresa; larunbata, euskera­ren aldeko lasterketa; igan­dea, Inuxente Eguna (11:00-14:00); abenduak 29, itxita; abenduak 30, urte zahar festa; abenduak 31 eta urtarrilak 1, itxita; urtarrilak 2, zinera; urtarrilak 3, txokolate museo­ra; eta urtarrilak 4, futbito txapelketa.

Papera eta kartoia ateratzeko, kontenedoreak jarriko dituzte J.B. plazan eta Arrobitxulon.

Umeentzako ekintzak, Gabonetan
Umeentzako hainbat ekintza mar­txan dira astelehenaz ge­roz­tik: Joko Aretoa kultur etxe­an, 9-12 urte­koentzat (11:00-13:00 eta 16:00-18:30); Ludo­te­ka esko­lan, 4-12 urtekoentzat (10:00-13:00); eta Jo­las Txiki kirolde­gi­an, 2-5 urtekoentzat (08:30-13:00).

Gabonetako kontzertua
Larunbatean, Gabonetako kontzertua eskaini zuten Udalak, Aiztondo abesbatzak, Astigarragako Herri eskolak eta Norberto Almandoz musika eskolak. Izaera solidarioa izan zuen kontzertuak eta Saharako errefuxiatu kanpamendurako lehengaiak bildu zituzten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!