Antzerkia, jolasak, txokolatada... Euskararen Eguna ospatzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko abe. 3a, 01:00

Abenduak 3, Euskararen Na­zioar­teko Eguna da gaur eta hainbat ekintza antolatu dituz­te Astigarragan. Arratsaldeko 15:00etan, antzerki eta kantal­diak antolatu dituzte Herri Es­ko­­lako eta AEKko kideek. Kan­tal­diarekin hasiko dira eta tar­tean, Euskura, euskara zure eskura antzezlana eskainiko dute. Bukatzeko, kantaldiaren bigarren zatia izango da. 
Ondoren, 16:30etatik aurre­ra, txokolatada, jolasak eta ma­rrazkiak izango dira esko­la­ko patioan, guraso elkartea­ren eta Xaguxarren eskutik. He­rritarrei animatzeko dei egiten diete antolatzaileek eta AEKko kideek honakoa azpi­ma­rratu dute: «Gogora deza­gun Euskararen Egunak 365 egun dituela eta ez dadila izan egun bakarreko kontua!».

Euskal musika, ‘Aitorren hizkuntz zaharra’...
Beste hainbat ekintza ere egingo dira gaur euskararekin lotuta. Mundarro elkarteak euskal mu­sika jarriko du ziklo indoorreko saioetan. Musika Eskolan, be­rriz, Aitorren hiz­kuntz zaharra abestiaren in­gu­ruko ariketak egingo dituz­te. Eta taberna partehartzai­leek euskal musika jarriko dute egunean zehar. Datozen egunetan ere beste hainbat ekintza izango dira.

Udaletxea eta kultur etxea itxita, eta .eus martxan
Udalak, 365 egunez luzatzea nahi du Euskararen Eguna. Eta jakinarazi du, hemendik aurrera, .eus domeinua izan­go duela. Besteak beste, web orria www.astigarraga.eus izango da. Bide horretan, herritarrei dei egiten die .eus domeinua eskuratzeko: http://www.domeinuak.eus/eu. 
Horrez gain, gaur itxita egongo dira udaletxea eta kultur etxea.  Eta Euskaraz bizi nahi dugu dioen pankarta jarriko dute udaletxean, abenduaren 10era arte. Bestalde, Udalak herritarrei gogorarazi nahi die edozein hizkuntz eskubide urratua sumatzen dutenean, kexa jartzeko bidea badutela: www.behatokia.org edo http://www.euskara.euskadi.
net/r59-eleb/eu web orrietan, hain zuzen. 

Euskaldun berri ala euskaldun zahar?

Gaurko egunaren harira, AEKko ikasle batek idatzi bat egin du.

AEKko ikasle batek, euskaldun berri eta zaharrei buruzko ida­tzi bat egin du. Astigarra­gako herritarra da. Orain dela urte batzuk euskara ikasten hasi zen eta, gaur egun, Astiga­rra­gako AEKn jarraitzen du, «hau da, euskaldun berria naiz», dio. Eta bere iritziaren berri eman du: «Orain dela urte batzuk arte, bizi genuen egoe­rak eus­kal­du­nok bi multzotan sailka­tzen gintuen, alegia, eus­kal­dun zaharrak edo euskal­dun berri­ak. Tamalez, bi zaku horien ba­rruan geunden per­tso­na guzti­ok horrela jarraitu izan genuen luzaroan, bakoitza bere talde­an. Nahiz eta euskal­dun berri­ok aspalditik euska­raz bizi izan, beste taldekoek berritzat hartzen gintuzten. Gainera, euskalduntze bide ho­rretan, euskaldun zaharren­gandik beharrezkoa zen pa­zien­tzia nekez jasotzen genu­en. Egun, egoera aldatzen ari da, eta leku askotan bi taldeak elkarrekin ekintza politak osatzen ari dira, Mintzalagun esate baterako».
Euskaldun berria izateak alde onak badituela gaineratu du: «Adibidez, euskara batuari buruzko arau aldaketa berriak ezagutzen ditugunez, euskal­dun zaharrek baino euskara zuzenagoa eta aberatsagoa hitz egin dezakegu. Orobat, euska­raz bizitzeko gogoa hain han­dia izaten dugu, ezen asko goza­tzen baitugu solasten du­gu­nean». Baina, alde txarrak ere badituela azaldu du: «Za­lan­tzarik gabe, berba egite­ko konfiantza lortu baino lehen, lotsaren harresia gain­ditu behar izaten dugu. Sarri­tan, hanka sartzen dugu hitz egite­an. Halaber, euskaldun zaha­rre­kin naturaltasunez berba egiteko, euskara batuaz ez gara eroso sentitzen eta are zailagoa egiten zaigu. Gauzak horrela, batzuetan besteen irribarreak ere jaso behar izaten ditugu».
Laburbilduz, halaxe dio: «Lehengo euskaldun berriek euskaltegitik kanpo ez zeuka­ten baliabiderik euskara lan­tzeko. Horrega­tik, eus­ka­raz solastean, haien eta eus­kal­dun zaharren arte­ko aldea askoz handiagoa zen. Orain, be­rriz, dena daukagu: egun­ka­ri­ak, telebistak, irratiak, inter­net... Bai­na batez ere, euskaldun gi­zar­tearen atxikimendua. Egun batean bi zakuak batuko dira euskararen alde elkarrekin lan egiteko». 

EGITARAUA: Euskararen Eguna
Gaur
15:00, Ikuskizuna kiroldegian.
16:30, Jolasak, marrazkiak eta txokolatada eskolako patioan.
Abenduak 5, ostirala
18:30, Bakarrizketa Gaztelekuan.
18:30, Zine mutua pianoarekin, Musika Eskolan.
Abenduak 13, larunbata
20:00, ‘Potologuak’ antzerkia 
kultur etxean.
Abenduak 27, larunbata
16:30etatik aurrera, ‘Euskaraz 
bizi nahi dut’ lasterketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!