Mundarrok Zarkumendegin du bere gotorlekua

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 8a

Mundarrok 1-0 irabazi zion Muniberi, igandean. Jon Riosek sartu zuen gola, penaltiz. Etxeko bi partiduak irabazi dituzte.

Deustoren zelaian jipoia jaso ostean, Mundarrok Zarkumen­degin hartu zuen Munibe talde donostiarra igandean, eta etxe­an ez direla batere gaizki mol­datzen erakutsi zuten berriz: golik ez dute jaso oraindik eta jokoan zeuden 6 puntuak za­ku­an dituzte. Igandean, 1-0 na­gu­situ ziren. Partiduaren hasiera­tik, Munibe taldea sen­do hasi zen defentsan eta joko zuzenaz abantaila eskura­tzen saiatu zen. Mundarroko joka­la­riak partiduari erritmoa ema­ten saiatu ziren, baina ez zituzten arerioaren zirrikituak aurki­tzen. Azkenean, aurkariek galdutako ba­loia aprobetxatuz, Oierrek gola sartu zuen Beñat Mendiburu­ren pase baten oste­an, baina arbitroak jokoz kan­po adierazi zuen. Atse­denal­dira iritsi aurre­tik, Munibeko joka­la­riek penaltia egin zuten Men­dibu­ruren jokaldia oztopatzeko saia­keran, eta Jon Riosek par­tiduko gola sartu zuen. 
Bigarren zatia hasi bezain pronto, donostiarrak aurrera pauso bat ematen saiatu ziren, baina moreek, zelaia txiki­tzeko ideia bere egin zuten, eta baloia berreskuratu ahala, kontraera­so­an atera­tzen zi­ren. Korner edota albo­ko falta sakeetan Munibek arris­kua jarri arren, bigarren zatiko aukerarik gar­bie­na Mi­kel Gar­tziarenak izan zuen. Zutoine­an jo zuen, ate­zai­nak baloia behatzekin alden­du on­doren. Donostiarrak ber­din­tzen saia­tu arren, asti­gar­­ta­rrek gera­tzen zitzaien indar guztia zelaian utzi zuten, 3 puntuak babesteko. Oraingoz, jokoan egondako 9 puntu­etatik, 6 lortu ditu Mundarrok, eta sailkapena beste begi ba­tzue­kin ikusten dutela azaldu du Egoitz Sayar entrenatzaileak.  
Hamaikakoa: Garin, Mi­guel, Manu (Uxer), Beñat A., Nogales, Ivan G., Gartzi (Arza), Ríos, Ivan L. (Yorkis),  Beñat M. (Unai) eta Oier (Guti). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!