Hiru hilabete, igerilekuaz gozatzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 18a, 02:00

Mugimendu gehiena uztailean espero den arren, hasierako egun hauetan ere badabil jendea, eguraldiak lagunduta. Irailaren 7ra arte egongo da zabalik, egunero, 10:00etatik 20:00etara.

Astigarragako igerilekuko denboraldia ekainaren 7an hasi zen eta irailaren 7ra arte irekita egongo da. Ekainean zehar, arratsaldetan eta asteburutan ibili ohi da jendea eta nahiko lasai aurkitu du Kronikak, astelehen goizez, Eider Alonso soroslea (socorrista).
Bost urte daramazki soros­le lanetan eta Astiga­rragan, bigarren urtez ari da zeregin horretan. Uztailean izaten dela mugimendu gehiena dio: «Orain nahiko lasai gabiltza. Arratsaldetan eta asteburutan jendea badabil, baina uztaile­an desberdina izango da. Jen­de pila ibiliko da; gaztetxoak, batez ere. Iaz, behintzat ha­la­xe izan zen. Datorren astetik aurrera hasiko da mugitzen. Ikastola bukatuko da eta uda­lekuetako umeak ere etorriko dira». Abuztua lasaiagoa dela dio, jendeak kanpora joateko ohitura duelako.
Bertakoez gain, Hernani­ko­ek ere joera badutela igeri­le­kura etortzeko azaldu du: «Han badituzte ige­rileku ireki­ak, baina hemen lasaiago ego­ten direlako etortzen dira batzuk».
Bere lanari dagokionean, ez dela inoiz istripu larririk gerta­tu dio: «Zauri txikiren bat edo beste, hankutsik ibiltzea­gatik, baina besterik ez». Eiderrez ga­in, beste lau sorosle ere badau­de: Manex, Jon, Iñaki eta Beñat.

Denboraldiko bonoa egiteko aukera
Igerilekua egunero dago ire­ki­ta, 10:00etatik 20:00eta­ra. Eguneko pasea ordaindu daiteke, kiroldegiko sarrera litzatekeena, edo denboral­diko bonoa egin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!