Kirol desberdinak probatzeko aukera izango da ostiralean, dohainik

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 18a, 02:00

Honako kirolak egongo dira: Zumba, Hipopresiboak, Gliding, Cardio Box, Aerobik, Ziklo Indoor, Ars Corpore... Aurretik umeek erakustaldia egingo dute: Soin Erritmikoa eta Zumba Kids.

Ate Irekien jardunaldia izango da ostiralean, kiroldegian. Ki­rol jarduera desberdinak pro­batzeko aukera izango da, dohainik: Zumba, Hipopresi­bo­ak, Gliding, Cardio Box, Aero­bik, Ziklo Indoor, Ars Corpore eta B. Training. Aurre­tik, umeen erakustaldia antolatu dute.

Izena eman
Parte hartzeko, izena eman behar da kiroldegian. Plazak bete arte izango da aukera.

Emakumeei deia
Emakumea Kirolari egitas­mo­tik ere dei egiten diete herriko emakumeei animatzeko.

EGITARAUA
16:30-17:00, Haurren erakustaldia: Soin Erritmikoa (*) eta Zumba Kids, pistan.
*Soin Erritmikorako, ilea bilduta eraman beharko dute umeek eta 16:15erako kiroldegian egon.
17:15-18:15, Zumba.
18:15-19:00, Hipopresiboak edo Gliding.
19:00-20:00, Cardio Box, Ars Cor­pore edo Ziklo Indoor (gaztelaniaz).
20:00-21:00, Aerobik, B. Training edo Ziklo Indoor (euskeraz).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!