Gartziategi sagardotegia, sei finalisten artean

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 7a, 02:00

Diputazioaren Sagardo Lehiaketako finala izango da gaur eta Astigarragako Gartziategi sagardotegiak eskuratu dezake txapela.

urtero bezala, Gipuzkoako Foru Aldundiak Sagardo Lehia­keta antolatu du. Gipuzkoako 30 sagardotegik hartu dute parte (Astigarragatik seik) eta 6 iritsi dira finalera. Tartean dago, Astigarragako Gartziate­gi sagardotegia. Finala gaur izango da eguerdiko 12:00etatik aurrera, Donos­tiako Euskal Gastrono­mia Elkartean.
Lehiaketa honekin, Diputa­zioa­­ren helburua da, sagardogilearen elaborazio lana baloratzea eta  botilaratutako sagardoaren kalitatea saritzea, bai ikuspegi organoleptikotik bai analitikotik begiratuta.

3.000 euro eta txapela
Aurreneko hiru onenentzat izango dira sariak. Irabazleak, 3.000 euro eta txapela eskuratuko ditu, besteak beste. Bigarrenak, 1.500 euro eta garaikurra. Eta hirugarrenak, 1.000 euro eta garaikurra.

Finalistak, 6 herritakoak
Sei herritako sagardotegiak iritsi dira finalera. Gartziategiz gain: Aburuza (Aduna), Altzueta (Hernani), Gaztañaga (Andoain), Izeta (Aia) eta Saizar (Usurbil).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!