Kortxo eskantziadorea aurkeztu dute

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 4a, 02:00

Kortxo berri honekin lortu nahi da, kontsumitzaileari sagardoa ondo zerbitzatzeko modua erraztea. Praktikoa izateaz gain, birziklagarria eta sagardoaren kalitaterako egokia dela azaldu zuten.

Astigarragako Petritegi, Irun­­go Ola eta Zeraingo Oihar­te sagardotegiek kortxo eskan­tziadorea aurkeztu zu­ten atzo. «Jakinekoa da, sa­gar­doa ondo zerbitzatzeak sagar­doaren za­porea eta gaine­­rako ezauga­rriak hobe­tzen dituela. Hori horrela, kontsumitzai­leari sa­gardoa ondo zerbitza­tzeko mo­dua jarri nahi izan diogu. Es­kan­tziadore sinple bat baino gehiago da. Kortxo berezi bat da. Kortxo normala alde ba­tetik, baina edozein mahai­tan sagardoa egoki zerbitza­tzeko aukera ematen duena. Ho­nek, guztion eskura jartzen du sagardoa, esperien­tziarik ez duenari ere bai», azaldu zuten.
Bezeroarentzat prakti­koa izateaz gain, beste hainbat ezaugarri on ere ba­dituela azaldu zuten: «kor­txo hau sin­tetikoa da, sagar­doa­ren kalita­tea manten­tze­ko ego­kiena zelako. Sintetikoa izan­da, birzi­kla­garria da; on­tzi arinetara botatzea bes­te­rik ez dago. Gar­bia da, eta bo­tila behin baino gehiagotan ire­ki­tzea errazten du». Prior Cork en­presak sortu du proi­ektua. Botila guztiek izango dute sis­tema hau. Nola zer­bitzatzen den ikusteko, bideoa interneten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!