Azken urteetan bezala, herritarrak gidabaimena euskeraz ateratzera animatu daitezen, kanpaina jarri dute abian Buruntzaldeko Udalek eta 10 autoeskolek. Parte hartzen dutenen artean zozketa egingo da urtarrilean, eta 11 sari entregatuko dira: Andoainen 2, Astigarragan 1, Hernanin 3, Lasarte-Orian 3, Urnietan 1, eta Usurbilen 1. Sariek teorikoaren balioa izango dute, gehienez 400 euro. Parte hartzeko, Buruntzaldeko herrietan erroldatuta egon behar da eta gidabaimena aurten atera behar da, autoeskola horietakoren batean.