Iñigo Lizarribar astigartarrak aurreneko saria irabazi du, ‘Hackerrak’ ipuinarekin

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 17a, 02:00

Arantzazuko Ama Ikastolako ikaslea da. Martuteneko Aiora Nicolasen ipuinak ere aipamena jaso du. ‘Hil edo bizi’ izena du Nicolasen ipuinak. Bihar, 12:00etan jasoko dituzte sariak Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Pozik daude biak.

‘Hackerrak’ izeneko ipuinarekin irabazi du Iñigo Lizarribar astigartarrak Koldo Mitxelena Literatur Saria. D kategorian izan da saritua, hau da, 12-14 urtekoen mailan. Lizarribarrek Arantzazu­ko Ama Ikastolan ikasten du eta ikastolako beste kide baten ipuina ere saritua izan da. Hain zuzen, Martu­teneko Aiora Nico­lasen Hil edo bizi ipuinak, aipamena jaso du. Bi gazteek pozik daudela azaldu diote Kronikari.  Eta sorpresa izan dela eta harrituta daudela ere bai. Izan ere, 1.720 lan aurkeztu dira denera.

Ordenagailuen munduan eta mundu errealean harrapatua
Hackerrak ipuinaz honako azalpena eman du Lizarri­barrek: «Bi hacker elkartzen dira ipuinean. Batek badaki nola lotu ordenagailuen mundua eta benetakoa, mundua kontrolatzeko. Baina gaizki ateratzen zaie eta hacker bat harrapatua geratzen da ordenagailuen munduaren eta benetakoaren artean». Ordena­gai­lue­kin oso abila den lagun bat ba omen du eta hortik sortu zitzaion ideia.

Nicolasen Hil edo bizi ipuinak, berriz, honakoa konta­tzen du: «Gizon bat da protagonista. Bihotzeko arazoak ditu eta operatu egiten dute. Baina ez dute ondo anestesiatzen eta nola operatzen duten notatzen du. Azkenean, amets gaiztoa da dena», dio Nicolasek.
Euskerako klasean landu dituzte ipuinak, Josune irakaslearekin. «Ideia nagusiak eta forma, klasean landu ditugu eta etxean ere aritu gara», diote.
Bihar izango da sari banaketa eguerdiko 12:00etan, Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Oraindik ez dakite ze sari jasoko duten, baina teknologia berriekin zerikusia duen zerbait izango dela badakite, eta gustora dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!