Afaria eta karaokea gaur, Gazte Asanbladaren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 1a, 01:00

Txarangaren erritmora hasiko dira gaur Inauteriak Asti­garragan. Hain zuzen, Gauerdi txaranga ibiliko da kaleak girotzen, 12:00etatik aurrera. Eta arratsaldean ere, musikaren laguntzarekin jarraituko du festak. Nemux diskoteka ibiltaria ibiliko da zeregin horretan, 18:00etatik aurrera. Eguraldi txarra eginez gero, frontoian izango da.

Mozorro onenari eta txarrenari, saria
Astigarragako Gazte Asanbladak afaria antolatu du gaur, herriko gazteak elkartzeko asmoz.  Eta udaletxeak jarritako Nemux txarangarekin ateratzeko dei egin dute, festa hasiz. Gainera, poteoan zehar karro moduko bat jarriko dute, eltxetxo  moduan funtzionatuko duena.
Ondoren, afaltzera joango dira Zipotzara (izena aurrez eman behar zen). Tripa ondo beteta, karaokea jarriko dute giroa alaitzeko. Horrez gain, mozorro onena eta txarrena sarituko dituzte eta mozorrotuta joatea ezinbestekoa dela azpimarratu dute. Aurtengo gaia: Ipuinak eta marrazki bizidunak.
Bestalde, Gazte Lokalean ere, Inauterietako desfilea antolatu dute gaur.

Ikastolako umeen txanda, atzo
Euskal mitologiako pertsonaiez mozorrotu ziren atzo Astigarragako ikasleak: Galtzagorriak, Iratxoak, Errekamari, Herensugea, Anbotoko Mari, Sugar... Denak batera ikusteko aukera izan zen atzo Kiroldegian. Inauteri jai ederra eskaini zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!