EAJ-PNVk Foru Aldundiari aldaketa eskatu dio A2 Donostia-Hernani ibilbidean

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 5a, 02:00

Astigarragako EAJ-PNV udal taldeak Foru Aldundiko Mugi­korta­sun sailari alda­keta bat egitea eskatu dio A2 auto­busak Do­nostia-Hernani no­ranz­­ko­an egiten duen ibilbi­dean; hain zuzen ere, Ergobia auzoaren parean. Hernani-Donostia ibilbide berdina egitea nahi da. Txalaka industrialdea zeharkatzen du Troya ibilbidetik eta geltokia du Martindegin: Hernanira itzultzeko autobusak, ordea, ez du bide berdina egiten.
«Nahiz eta Donostiara abi­atzen den A2-ak Troya ibil­bidetik Txalaka poligonoa zeharkatzen duen, Donostia-Hernani nora­nz­ko­an, A2a Ergobiako biribil­gunean des­bi­­deratzen da eta Herna­niko errepide zaharre­tik joa­ten da, Urumearen albotik».
Ibilbidean aipatutako ho­be­kuntza eskatzeaz gain, EAJ-PNVk Diputazioari baita ere eskatu dio azter dezala A2 Do­nos­tia-Hernani noranz­koan dijoan autobusak Txalaka industrialdean geltokia iza­tea, Donostiarantz joaten denak Martindegin geltokia duela kontuan izanda; hain zuzen ere, Astigarragako lehe­nengo geltokia.
Proposamen horiekin, EAJren gobernu taldearen helburua da «astigartarrek gaur egun duten zerbitzua hobetzea, eta, aldi berean, garraio publikoa erabiltzen duten Txalaka industrialdeko langileei ere euren lan tokira heltzeko erraztasunak ema­tea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!