Urko Semperena, pistako Gipuzkoako txapeldunorde

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 28a, 01:00

Batzuentzat egun ederra izan zena, ezin beltzagoa izan zen besteentzat, joan den larunbatekoa, txirrindulari astigartarren artean. Gipuzkoako Txapelketa ze­goen jokoan, lau probatan, Bio Racer Sariko 25 txirrindulari onenekin. 
Ba Gipuzkoako txapeldu­n­or­de izan zen Urko Sem­pe­rena, juniorretan, Bio Racer Sariko postua errepikatuz, Unai Iribarren atzetik. Asti­gartarra seigarren izan zen scratch eta japonesa probetan, eta bigarren eliminazioan eta puntuazioan, az­keneko sailkapenean biga­rren bukatzeko.

Jaime Romero laugarren; Telmo Semperena, lepauztaia hautsita
Egun ederra izan zuen Jaime Romerok ere, kadete mailan. 9garren izan zen scra­tchean, bigarren japonesan, eliminazioa irabazi zuen, eta hirugarren sailkatu zen puntuazioan. Horrela, laugarren bukatu zuen Gipuz­koako Txapelketa.
Eguneko albiste txarra, Telmo Semperenak izan zuen. Bio Racer Sariko irabazlea, scratchean hirugarren izan ondoren, erori egin zen japonesako esprintean, eta lepauztaia hautsi zuen. Orain, sei edo zortzi astez egon beharko du geldi.

Taldekako Koparen bigarrena, bihar
Bihar, berriz, Gipuzkoako Tal­dekako Ko­pari helduko diote berriro, eta bigarren saioa jokatuko dute, Do­nos­tiako Anoetako belodromoan, 10:00etan ha­sita.
Donosti Berriko kadeteek, lan zaila izango dute Telmo Semperenaren hutsunea ez nabaritzeko, eta aurreneko jardunaldian lortutako lau puntuko aldeari eusteko, Asturiaseko selekzioarekin.
Gauza bera gertatuko zaie junior mailakoei ere: sei puntuko aldea daukate Amporekin, baina bihar ez dute Urko Semperena izango lehian. 
Izan ere, Bordeleko belodromoan ariko da asti­gar­ta­­rra, Gipuzkoako selekzio­a­­rekin, Madisoneko Ne­gu­ko Txapelketan. Imanol Isasa­re­kin osatuko du bikotea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!