Jakoba Errekondoren bisita jaso zuten aranoarrek, joan den ostiral iluntzean. 'Zuhaitzak eta arbolak' liburua aurkeztu zuen Errekondok Maisuenean, eta herritar ugari bertaratu zen, liburuaren nondik norakoak jasotzera, egileetako baten eskutik. Aranoko Udalak antolatu zuen saioa, liburuaren laguntzaileetako bat ere izan baita Udala bera. Gustura aritu ziren bertaratuak, Errekondorekin solasean.
