Heldu da San Roke Egun haundia Aranora

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko abuztuaren 16a

Herri ezberdinetako txistulariak elkartu ziren iaz, Aranoko San Roke Egunean.

Heldu da San Roke Eguna Aranora. 10:00etan elkartuko dira txistulariak Plazan, eta 10:30etan abiatuko dira San Roke ermitarantz. Bertan, mezaren ostean, hamaiketakoa eginen dute. Jarraian, Boni Agirresarobe txistulariari omenaldia eginen zaio, eta Aranora bueltatuko dira berriro ere. Aurtengoari agur esateko bazkaria eginen dute, San Roke Elkartean

 

SAN ROKE EGUNA ARANON

GAUR

10:00 Txistularien kontzentrazioa Herriko Plazan, hainbat doinu eta konposizioren interpretazioarekin.

10:30 Txistulariak San Roke ermitara abiatuko dira, eta mezetara bertaratutakoak txistu doinuekin hartuko dituzte.

11:00 Meza San Roke ermitan, santuaren omenez.

11:45 Meza amaitutakoan, hamaiketakoa ermitaren ondoan, txistulariek girotuta.

12:30 Boni Agirresarobe Aramendi txistulariari omenaldia.

Ondoren, kalejira Aranoraino eta herrian zehar.

14:00 Herriko Plazan, txistulariei agurra, "Agur Jaunak eta Andreak" doinuarekin.

14:15 Bazkaria San Roke Elkartean.

 
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!