Atzoko Kronikako azaleko Aranoko feriako argazkiak ez du loturarik oinarekin

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko uztailaren 29a

Atzoko (uztailak 28) Kronikako portadan, Aranoko festetako ferian (igandean izan zen, uztailaren 26an, goizeko 12:00etan) ateratako argazki bat publikatu zen, ondorengo argazki-oinarekin: «Hartzan galleta, Maikarmen, earra zion eta!». «Probatuinat, Maikrux, baño beste bat hartukoinat, oain ez zeon beida ta!».

Kronikak argitu nahi du argazki-oinean aipatzen diren izenak ez direla argazkian ateratzen diren pertsonenak, EITBko Wazemank telesaileko pertsonaienak baizik. Gure intentzioa ez zen inor minduta edo identifikatuta sentitzea, umore-ikutu bat baino ez zuen gehitu nahi egunkariak. Norbait hala sentitu bada, Kronikak barkamena eskatzen dio. 

Gainontzekoan, atzo aipatu bezala, espero dugu Aranoko zein Astigarragako Santio jaietan ondo pasa izana, ikaragarriak izan dira aurten ere!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!