Atzo ospatu zituzten Iñotiak Aranon. Eguraldi ederra lagun, majo luzatu zitzaien goizeko puxka biltzea, eta arratsaldeko lauak aldera iritsi ziren elkartera. Bapo bazkaldu, kanturako tartetxo bat hartu, eta berehala hasi ziren Zahagi Dantzarako prestatzen. 18:30ak aldera bueltatu ziren korneta eta trikiti doinuak herriko kaleetara, ekitaldi xelebre bezain umoretsuari bidea eginez.