Datak ederki tokatu direla aprobetxatu, eta martxa ederra izanen da asteburu honetan Aranoko Santio Jaietan: ostiraletik igandera, egitarau potoloa izanen da hiru egunez.
Santio egunez lehertuko dira festak aurten, eta egun potenteena izanen da aurreneko hori, puntako ekintza sorta prestatu baitute, Urumeako Mendiak Bizirik ekimenak txupinazoa bota ondotik. Baina ez dira nolanahikoak izanen asteburuko bi egunak ere. Gainera, beroketa lanak eginda iritsiko dira aranoarrak festetara, hiru hitzordu jarri baitituzte biharko.
ARANON
BIHAR, osteguna
17:00, Lagunarteko Pala Txapelketaren ligaxka.
Arratsaldean zehar, Herriaren apainketa auzolanean.
21:00, Herri afaria, norberak eramandakoarekin.
ETZI, ostirala
11:00, Meza.
11:30, Hernaniko dultzaineroen kalejira.
12:00, Txupinazoa, 'Urumeako Mendiak Bizirik' herri ekimenaren eskutik.
Segidan, Herriko buruhaundi eta erraldoiak.
12:30, Esku pelota partiduak:
Nesken artekoa:
Ainitze Arratibel-Larraitz Galardi
Araitz Legarreta-Alize Sagardui
Arano-Goizueta desafioa:
Egoitz Olaizola-Mikel Leonet
Beñat Apezetxea-Antton Apezetxea
17:00, Lagunarteko Pala Txapelketaren finalak.
19:00, Bertso saioa: Julio Soto, Aitor Mendiluze, Nerea Ibarzabal eta Andoni Rekondo. Gai-jartzailea: Aritz Zerain.
21:00, Herri afaria, norberak eramandakoarekin.
22:00, XLI. Mus Txapelketa, San Roke elkartean.
23:00, Komerik erromeria taldea.
UZTAILAK 26, larunbata
12:00, Feria eta tortilla
lehiaketa.
17:30, Herri kirolak:
Aizkoran:
Palaxio eta Mikel Santesteban (Nafarroa)
Joseba Izeta eta Haritz Esnal (Gipuzkoa)
Harri jasotzen:
Aimar Galarraga, eta Goiatz eta Uxue alabak
Ondoren, Pelota partiduak:
Kadeteak:
Axel Salaberria-Adur Sagardui
Oier Arsuaga-Amets Makatzaga
20 urtez azpikoak:
Manex Olaiz-Oihan Legarreta
Jon Jara-Axel Lasa
21:00, Herri afaria, norberak eramandakoarekin.
23:00, Erromeria: Alaitz Roteta, Gorka Valdes eta Hekthor Folk.
UZTAILAK 27, igandea
11:00, Meza.
Ondoren, Herri gurasoen
hamaiketakoa.
12:30, Umore Ona dantza taldearen emanaldia.
16:00, Altxorraren bila.
17:00, Apar festa.
18:00, Txokolatea.
18:30, Zapotxin pailazoaren eta lagunen ikuskizun musikala.
21:00, Herri afaria, norberak eramandakoarekin.
Afalostean, Bingoa.