Makroproiektu eolikoen aurka mobilizatu ziren Aranon

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 18a, 00:00

Aerosorgailuen kokalekuetan izan ziren herritarrak, larunbateko mendi bueltan.

Urumeako Mendiak Bizirik plataformak egun osorako egitaraua antolatu zuen larunbaterako, eta makroproiektu eolikoek herrian izango luketen eragina salatzeko asmoz elkartu ziren Urumea bailarako herritarrak, Aranon. 'Vidas irrenovables' dokumentalaren proiekzioarekin hasi zuten eguna, elizan; eta solasaldia ere egin zuten Francisco Javier Vaquero zuzendariarekin. Ondoren, mendi buelta egin zuten aerosorgailuen kokalekuetara. Eguraldi iluna tarteko, herrira bueltatuta egin zuten hamaiketakoa elkartean, eta Aitor Mendiluzeren eta Julio Sotoren bertsoekin borobildu zuten eguna. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!