'Vidas irrenovables' dokumentala, Aranon

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 9a, 00:00

Martxoaren 15an eskainiko dute dokumentala, eta egun osoko egitaraua prestatu du Urumeako Mendiak Bizirik plataformak.

Hurrengo larunbatean, martxoaren 15ean, 'Vidas irrenovables' dokumentala ikusteko aukera izango da Aranon. Horrekin batera, egun osoko egitaraua prestatu du Urumeako Mendiak Bizirik-ek. Dokumentala ikusteaz gain, Francisco Javier Vaquero zuzendariarekin solastuko dute lehenik, eta aerosorgailuen kokalekura joango dira eguerdian.

Arratsaldean, trikitilariekin eta bertsolariekin itxiko dute egitaraua.

MARTXOAK 15

11:00 Vidas Irrenovables dokumentala eta solasaldia Fco. Javier Vaquero zuzendariarekin.

12:30 Mendi buelta aerosorgailuen kokalekura.

14:30 Burningo bordan pintxoak eta salda. Tapia, Jon Mari, Izer eta Alabierrekin.

16:30 Herrira itzulera.

18:00 Aitor Mendiluze eta Julio soto bertsotan, plazan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!